XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1670 urtean, Uztaillaren aurreneko egunean jesulagun sartu zan.

Egun orretan etxe artako Nagusiak au esan zun: Gure Lagundirako egun ederra gaurko au... Gaur santu bat bialtzen digu gure Jaunak.

Alaxe zan.

Oraindik nobizio zala Otranto'ko lurretan mixiolari asi zan.

Lau urtera, Napoles'ko uri aundian jesulagunak daukagun etxe ta elizan Gesu Nuovo'n bere bizi guzirako gelditu zan; eta ilda gero ere an daude bere auts-ezurrak.

Bere gogoa etzan ori; berak Indie'tarako edo Japon'erako gogoa zekarren, eta ori eskatu zion Lagundiko Aita Nagusiari.

Onek, ezetz; Napoles izango zala aren Indi eta aren Japon.

Agindu onekin paketu zan zearo, eta asi zan lanean Xabier'en antzeko suakin.

Martiritzaren asmotan Indie'tara jun nai zun, eta martiritza, neke ta lana, martirien koroi gabe, Napoles'en arkitu zun.

Osasun kaxkarrekoa zan; eta osasun ori izugarrizko penitentziz aulago egin zun; baña ala ere lan arrigarria izan zan aren lana.

Napoles'en bertan, eta erreñu artako beste erri askotan.

Guziak ezagutzen zuten jesuita igar ua.

Nunnai, kaleetan, plazetan, gutxina usten zuten garaian eta tokian azaltzen zan, iñoren bildurrik gabe eta lotsarik gabe, bere kurutzearekin Berri-Ona zabaltzen.

Gaxoen alboan, iltzen zeudenai laguntzen, asarre zebiltzanen artean pakeak egiten, ospitaletan, kartzelatan... nun ez zan sartzen gizon ua?

Askotan lotsagabekeri ederrak entzun bearrean izaten zan, gizon pordillak eta emakume lizunak arpegira botatzen zizkiotenak...

Alperrik ordea! Arek bere lanari aurrera jarraitzen zion; orrexegatik pozikago, sutsuago.

Jainkoak iñoiz mirarien bitartez aren alde irten ere bai.